martes, 17 de mayo de 2011

Paper-zorroa

 Kaixo lagunok!!!!

Haur Hezkuntzako 3.mailako ikaslea naiz. Ikasgai hau, bada hilabete eta erdi hasi genuela (Martxoak 16) eta jada iritsi da bukaera emateko eguna ere. Paper zorro honetan hilabete paxatxo honetan eginiko lanak bildu ditut, baita hauek burutzerakoan bizitako esperientziak eta izandako sentsazioak.
 










 





Hona hemen taldekideek (Ander Errasti, Joseba Olagarai, Iker Urkiola,  Eneritz Mitxelena, Maier Irazusta, Jexux Buldain) burutu ditugun lanak:

6-Abestia: Ziski eta Diskiren lagunak gara gu

Hausnarketa moduan esan,  hasiera batean, blog-eko hasierako sarreretan azaldu moduan nahiko galduta sentitu nintzela ikasgaiaren inguruan.

Ez nekien nondik nora egin lanak, gainera,  programa asko ez nituen ezagutzen. Esaterako, Vuvox, Prezi... blog-a bera ere ezezaguna zen niretzat. Lehengo urtean plastikan taldeko blog bat sortu genuen, baina ez nekien ondo honen erabilera. Ikasgai honetan berriz, taldekide bakoitzak, taldeko blog-az gain, bere blog pertsonala sortu dugu. Beraz, nire iritzi eta lanak bertan zuekin konpartitzeko aukera bat izan da blog hau.

Taldekideak ederki moldatu gara eta azkenean lan txukunak atera zaizkigula iruditzen zait. Esan beharra daukat, haieran nahiko agobiatuta sentitu ginela lanekin, ez baikenekien nondik hasi lanekin eta nola jarraitu. Baina, zailtasunak zailtasun, aurrera egin dugu eta ederki pasa ere. Izan ere, gelakideek azkeneko emaitza bakarrik ikusi dute, baina nire ustez, taldekideei azken emaitza bezain aberasgarria eta dibertigarria egin zaigula lan horiek burutzeko egin eta jarraitu dugun bidea bera. Bide horretan izandako esperientziak ez ditugu ahaztuko.

lunes, 16 de mayo de 2011

"Transformamos/Bilakatuz" erakusketa

Guk ikasgai honetan burutu ditugun lanak, Lugaritz Kultur Etxean egongo dira ikusgai.

Transformamos_BilakatuzDonostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolako ikasle eta irakasleek sortutako artelanez osatutako Bilakatuz izeneko erakusketa inauguratuko da maiatzaren 5ean Lugaritz Kultur Etxean. Erakusketa, maiatzaren 28rarte ikusgai egongo dena,  Elkarrikertuz taldeak bultzatu du, EHUko hezkuntza-berrikuntza proiektuan parte-hartzen duen ikerketa taldea. Jarduera osagarriak ere antolatu dira.

Unibertsitate komunitateak hiritarrei gerturatzeko duen beharrean eta bisitariari artea ardatz duten ikasteko bestelako alternatibak asmatzeko testuinguruak eskaintzeko gogoak. Magisteritzako Unibertsitate Eskolatik etorkizuneko irakasleen formatzaile diren aldetik, hezkuntza konpromiso sozial gisa ulertzen dute. Euren lana gizarteratzea suposatzen duen konpromiso bat da hau, baita gizartearen eurenganago gerturatzea erraztea ere.

Helburu hau lortzeko asmoz erakusketa ikusgai izango den bitartean zenbait jarduera paralelo antolatu dira hilabetean zehar.

Maiatzak 5, osteguna: 16:00-19:00, Jardunaldi-ilustrazio tailerra. Myriam Cameros Sierra, “La cenicienta que no quería comer perdices”. Aforoa osatu arte. Donostiako Magisteritza Eskolako (EHU/UPV) 0.4 gelan.

Maiatzak 5, osteguna: 19:30ean erakusketaren inaugurazioa, Lugaritz K.E.

Maiatzak 20, ostirala: 10:00-12:30. Haurrentzako tailerrak: musika eta plastika. Donostiako Magisteritza Eskolako ikasleak (EHU/UPV) – eta auzoko Ikastetxeak. Kultur Etxearen aurrean eta erakustaretoan.

Maiatzak 27, ostirala: 18:00-20:00. MercaTRUKE: Zer eskaintzen didazu eta zer eraman nahi duzu? Erakusketaretoan.

Informazio gehiago: http://www.elkarrikertuz.es/

martes, 10 de mayo de 2011

2011-05-04

Aste Santuko oporrak amaituta, IKT-ren inguruan eginiko lana gelakideei aurkeztea tokatu zaigu. Ez gara aurkezpena egin dugun talde bakarra izan, baina bai azkenak.

Egia esan, beste taldekideen aurkezpenak asko gustatu zaizkit. Aurkezpenak, landuak izan dira. Ez da aurkezpen modu berdinik egon eta horrek asko aberasten ditu aurkezpenak. Izan ere, denok nahiz eta aurkezpena prestazeko garaian programa berdinean oinarritu garen, gero emaitza guztiz ezberdinak izan dira.

Gure aurkezpena amaitutakoan, taldekideak oso gustura sentitu gara egin eta burutu dugun lanarekin. Emaitza gustatu zaigun arren, lan hau burutzeko egin dugun bidea oso aberatsa izan da. Oso ondo pasa dugu lanerako bideoak grabatzeneta hori lanaren amaitzan argi geratu dela uste dut. Aurkezpenean bertan, taldekideek bideoak ikusiak izanagatik ere, barrez egon gara. Askotan emaitzari ematen diogu garrantzia, baina kasu honetan bidea bera ere oso aberatsa izan dela iruditu zait, gehienbat taldekideentzat.

Prezi programa erabiliz IKT lanaren inguruko aurkezpena duzue honakoa:




Aurkezpen hau burutzeko lan teoriko batean oinarritu gara. Hauxe da hasieran egin genuen lan teorikoa:

ikastetxeetako IKTen azterketa

2011ko Apirilak 19-20

Aste Santuko oporrak hartu baino lehenagoko egun hauetan, IKT-ko aurkezpena amaitzen eta borobiltzen aritu gara. Izan ere, Josemi-k jakinarazi digu oporretatik bueltan aurkeztu behar dugula lana besteei. Beraz, dena prest uzteko azkeneko hobekuntza eta aldaketak egiten aritu gara.


Manifestuarekin ere bueltaka ibili gara. Apirilak 20, asteazkena zen lana entregatzeko azkeneko eguna eta hor ibili gara azkeneko momentuan amaitzen. Baina azkenean merezi izan du eta oso gustura geratu gara eginiko lanarekin. Maiatzean, erakusketa batean jarriko dituzte gelakideek eginiko manifestua ta mural guztiak, denon ikusgai.



Argazkian ikus daitezkeen bezala, manifestuaren izenburua, "Beste hezkuntza sistema bat... posible delako" da. Eta izenburua hori izanik, barnean praktiketan egungo hezkuntza sistemaren errealitatea zein den ikusirik, hezkuntza sistema ideal batean guretzat ezinbestekoak izan beharko luketen ideia eta ezaugarriak adierazten saiatu gara.




Manifestua_lana_2011

2011ko Apirilak 13-14

Bahin argazkiak aterata, zein argazki erabili muralean aukeratzen egon gara. Izan ere, bat baino gehiago zeuden ondo, baino bat aukeratu beharra zegoen.

Denok gora begira agertzen garen bat aukeratu dugu azkenean. Oinarri bezala argazki hori erabiliz, pertsonai bakoitzari dagokion ideia idatzi diogu, askotan zaila delako mozorroa bakarrik ikusirik ideia garbi ulertzea. Gainera, erakusketan jartzeko tamaina handian inprimatu nahi genuen, baina irakasleak DIN A-4 tamainan izan behar duela esan digu.

Hona hemen nola geratu den gure murala:


Mural A

2011-04-12

Muralean adierazi nahi genituen ideiak argi izanik, horiek era erraz batean nola transmitituko eta azkenean, oinarria, argazki bat izango da eta bertan ideia horiek transmititzen saiatu gara. Horretarako, Oriora joan gara goizean goiz bertako lokal batean argazkiak ateratzeko. Argazkirako ideia nagusiak mozorro ezberdinen bidez adierazten saiatu gara. Taldekide bakoitza era ezberdin batean mozorrotu da, ideia bat adieraziz. Argazki dexente atera ditugu, nahiz eta bukaerako lanean bat bakarra erabiliko dugun. Hona hemen bertan ateratako argazkietako batzuk.


Argazkiak atera eta unibertsitatera itzuli gara, Josemi-rekin tutoretza saioa baikenuen 11:30etan. Aurreko tutoretza orduan bezalaxe, oraingoan ere, taldeko lanaren inguruan hitz egin dugu. Nahiz eta lanekin ondo goazen, oraindik ere asko dugu egiteko eta erritmoa galdu gabe lanean jarraitzeko esan digu.

2011ko Apirilak 5-6-7

Hurrengo asteartean Oriora joatekoak gara. Ordurako, murala nola egingo dugun jakin behar dugu eta egun hauetan horretan jardun gara. Hasieratik zerbait bisuala izan behar zuela argi genuen, baina buruan genituen hainbat ideia bisualki nola adierazi ez genekien. Askotan ideia batzuk argi izan arren, gero irudien bidez adieraztea ez da erraza eta galdu egiten da bertan esan edota adierazi nahi dena.

Adierazpen moduan mozorroak erabiltzea ondo iruditu zaigu taldekideei eta beraz, mozorro ezberdin bat pentsatu dugu bakoitzarentzat. Esaterako, pailazoz, txanogorritxoz, mimoz, ballet dantzariz, etorkizuneko irakaslez...