lunes, 11 de abril de 2011

2011-04-01

Ostirala da eta nahiz eta saiorik ez izan, manifestua egiten hasteko elkartu gara taldekideak.

Irakasleak izango garen aldetik, lan honetan egungo eskolarekin kritiko agertu gara, praktiketan egon garenean, metodologia batzuk ez zaizkigulako gustatu eta askotan, eskolari akatsak bilatzen dizkiogu, baina horretan bakarrik geratzen gara. Oraingoan aldiz, gure helburua akats edota hobetzeko iruditzen zaizkigun alderdiak zaintzuk diren esateaz gain, horren aurrean zer egingo genukeen ere manifestuan azaltzea izango da.

Izenburua "Beste hezkuntza bat... posible delako" izango da eta horrekin loturiko ideia nagusiak atera ditugu. Azken finean, hutsuneak nola hobetu edo zein beste berrikuntza txertatuko genizkion egungo eskolari azalduko dugu bertan. Oraingoz ideia nagusiak baditugu eta hurrengo egunetan joango gara lan hau garatzen eta zehazten.

2011-03-30

Aurreko asteko asteazkenean bezalaxe, gaur ere programa ezberdinen erabilerak kuxkuxeatzen aritu gara.

Gelakide batek Prezi programa erabiltzen badakienez, mesedez erakuts ziezagun eskatu diogu, IKT-ko lana era idatzian emateaz gain, Prezi bezalako programa baten erabileraren bitartez aurkezpen bat egin behar baitugu Maiatzean.


Iratik, oso era erraz eta ulerkor batean azaldu digu programa honen erabilera eta eskaintzen dituen aukerak. Aurkezpena egiteko programa aproposa iruditu zaigu, oso bisuala baita eta gainera, erabiltzeko erraza da. Hala ere, aurkezpena egiten hasi aurretik, aproba batzuk egin beharko ditugu, programaren erabilera desberdinak zehatzago jakiteko.

2011-03-29

Gaurko saioa baino lehen tutoretza bilera izan dugu taldekideek irakaslearekin. Orain arte egindako lanaren inguruan hitz egin dugu eta hemendik aurrera egin beharreko lanak ere zehaztu dizkigu.

Bahin IKT-ko lana bukatuta, hurrengo lanerako (manifestua eta murala) binaka edo hirunaka jartzeko esan digu irakasleak. Gero, manifestua eta murala, erakusketa batean jarriko ditugu, jendeak gure lanak ikus ditzan.

Hurrengo tutoretza saiorako eguna ere jarri dugu, Apirilak 12, asteartea. Horrela, irakasleak gure lanaren jarraipen bat egin dezake eta zalantzarik izanez gero ere, aukera daukagu tutoretza honetan galdetzeko.

Tutoretza bilera eta gero, saioa izan dugu berarekin eta IKT-ren lanarekin jarraitzeko aprobetxatu dugu. Izan ere, ondorioak sakontzea eta eskola bakoitzaren deskribapen zehatzago bat egitea falta zaigu. Beraz, horretan jardun gara gaurko saioan.

Lanean idatzitako ondorioetan denbora dexente pasa dugu, gure artean iritzi desberdinak baitauzkagu. Batzuen iritziz, Haur Hezkuntzan teknologia berrien erabilera beharrezkoa da, baina beste batzuen iritziz, landu behar den eduki bat izan arren, lehentasuna beste eduki batzuei, hala nola, sozializazioari ematen diogu. Azkenean, lanean iritzi desberdinak idatzi ditugu, horrek ere aberasten baikaitu.

domingo, 3 de abril de 2011

2011-03-24

Gaurkoan, ikastetxeen inguruko lanarekin jarraitu dugu. Taldekide batzuek dagoeneko bilduta zuten ikastetxeetako informazioa, baina beste batzuei oraindik falta zitzaigun.

Hala ere, Josemi-k esan digu, orain arte eginikoa beste talde bati bidaliko geniola eta eurek, gure lanaren inguruan 3 alde positibo eta 2 puntu hobetzeko idatziko zizkigutela. Guk era berean, beste taldearen lana aztertu dugu.

Beste taldearen lana ikustean, lan bikaina egin dutela iruditu zaigu. Lana txukun egiteaz gain, informazioa era argi batean azaldu dute, taulen bidez, alegia. Gainera, aurreko saio batean irakasleak aipaturiko hainbat aplikazio ere erabili dituzte.

Lan hau ikusi eta gero, konturatu gara, gure lanean oraindik ere asko dugula egin eta hobetzeko. Beraz, gure lana osatu eta hobetzeari ekin diogu. Lana bukatu ez arren, asko aurreratu dugu.

Datorren astearte goizean irakaslearekin dugu tutoretza, beraz ea ordurako pixka bat gehiago borobiltzen dugun lana, sortzen zaizkigun zailtasunak edota zalantzak galdetu ahal izateko.

2011-03-23

Gaurko saioan, taldeka berriz ere, aurreko egunean ikusitako programarekin jarraitu dugu. Hala ere, guri egokitutako programan (Vuvox) pixka bat gehiago ibili ondoren, beste taldeko batzuekin informazioa partekatu dugu. Interesgarria iruditu zait, horrela, programa bat baino gehiago ezagutzeko aukera izan dugulako. Era berean, gainera, lan politak sortu daitezke programa hauekin eta pena programa hauek lehenago ezagutu ez izana.

TALDEKO BLOG-a

Aurreko saioan bakoitzaren blog-a sortu genuen, baina interesgarria iruditu zaigu talde bezala lanak egingo ditugunez, taldeko blog bat sortzea. Beraz, hemen duzue taldeko blog-aren helbidea, sartu bertan lasai eta kuxkuxeatu:

2011-03-17

Bigarren saio honetan, lehenengo lanarekin hasteko, taldeak egin ditugu.

Lan honetarako taldekideak, Jexux, Ander, Iker, Joseba, Eneritz eta ni izango gara. Bakoitza eskola ezberdin batean egon garenez, galdetegi bat prestatu dugu eta datozen egunetan, bakoitza, egon deneko eskolara itzuli beharko da, IKT-aren inguruko informazio zehatzago bat izateko.

Behin informazioa edukita, eskoletako informazioa trukatuko dugu eta euren arteko konparaketa bat egin, eskolen egungo errealitate ezberdinak ezagutzeko. Bestalde, irakasleek eta IKT-ko arduradunek Haur Hezkuntzan teknologia berrien erabileraz duten iritzia ere galdetuko diegu.

Gaur bakoitzak bere blog-a ere sortu dugu. Blog hau eguneroko moduko bat izango da. Bertan, klasean egindakoa, kezkak, hausnarketak... idatziko baititugu. Blog-ak ez ditut asko ezagutzen eta taldekide batzuek lehenagotik blog bat bazutenez, denon artean ibili gara kuxkuxean.

Horretaz gain, Google kontu bat ere sortu dugu, taldeko lanak bertan partekatzeko eta izugarria da eskaintzen dituen baliabideak. Nik, google kontu bat banuen eta gmail, korreo elektroniko bat bezala bakarrik erabiltzen nuen eskolan, baina eskaintzen dituen beste aukera asko ikusi gabe nituen.

Saioa amaitzeko, Word programaren aplikazio batzuk erakutsi dizkigu irakasleak. Oso interesgarriak eta baliagarriak iruditu zaizkit!!

Gaurko saioan, egin beharreko lanak eta ikasgaiaren nondik norakoa argiago ikusi dut eta baita gauza berriak ikasi ere.

2011-03-16

Kaixo lagunok!!!

Praktiketako egonaldia amaituta, aste honetan jada, unibertsitatera bueltatzea tokatu zaigu. Azken lauhilabeteko honetan dugun ikasgaietako bat "Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak" da. Taldekide batzuek aurreko egunean izan zuten auren lehenengo klase eguna, eta eurek esandakoarekin esan beharra daukat, kuriositatea piztu zidatela, ikasgaiaren nondik norakoak jakin nahi nituen.

Asteazkeneko lehenengo saio honetan Josemi-k ikasgaia zertan oinarritzen den azaldu digu eta taldeka egin beharreko lanak zeintzuk diren ere esan digu. Horretarako, moodle-eko plataformara joan gara, bertan baitaude idatziak lanak egin ahal izateko argibideak eta link guztiak.

Praktiketako egonaldia aprobetxatuz, proposatutako lehenengo lana, bakoitza egondako ikastetxearen IKT-aren (Informazio eta Komunikazio Teknologia Berrien) erabilera zein den aztertu eta gero, taldekideak egondako ikastetxeekin alderatzea izango da. Lan honetaz gain, erakusketa baterako mural eta manifestu bat, paper-zorroa, blog-a.... bezalako lanak egin behar ditugu.

Ikasgaiaren nondik norakoak gutxi gora behera azalduta, programa batzuk (Prezi, Globster, Scrib, Vuvox, google doc...) ikusten hasi gara. Nik ez ditut gehienak ezagutzen, baina joango omen gara saioetan ikusten!! Taldeetan jarri gara eta guri Vuvox programa kuxkuxeatzea tokatu zaigu. Guztiz berria da niretzat programa hau, baina baliabide ezberdinak ditu eta interesgarria iruditu zait. Hurrengo egunetan, beste programa batzuk ezagutzeko interesa ere piztu zait!!

Lehenengo saioa amaituta, nahiko galduta nengoen, egin beharreko lanak nola, noizko...egin behar diren, baina hurrengo saioetan gauzak argiago ikusten joango garela uste dut.