domingo, 3 de abril de 2011

2011-03-17

Bigarren saio honetan, lehenengo lanarekin hasteko, taldeak egin ditugu.

Lan honetarako taldekideak, Jexux, Ander, Iker, Joseba, Eneritz eta ni izango gara. Bakoitza eskola ezberdin batean egon garenez, galdetegi bat prestatu dugu eta datozen egunetan, bakoitza, egon deneko eskolara itzuli beharko da, IKT-aren inguruko informazio zehatzago bat izateko.

Behin informazioa edukita, eskoletako informazioa trukatuko dugu eta euren arteko konparaketa bat egin, eskolen egungo errealitate ezberdinak ezagutzeko. Bestalde, irakasleek eta IKT-ko arduradunek Haur Hezkuntzan teknologia berrien erabileraz duten iritzia ere galdetuko diegu.

Gaur bakoitzak bere blog-a ere sortu dugu. Blog hau eguneroko moduko bat izango da. Bertan, klasean egindakoa, kezkak, hausnarketak... idatziko baititugu. Blog-ak ez ditut asko ezagutzen eta taldekide batzuek lehenagotik blog bat bazutenez, denon artean ibili gara kuxkuxean.

Horretaz gain, Google kontu bat ere sortu dugu, taldeko lanak bertan partekatzeko eta izugarria da eskaintzen dituen baliabideak. Nik, google kontu bat banuen eta gmail, korreo elektroniko bat bezala bakarrik erabiltzen nuen eskolan, baina eskaintzen dituen beste aukera asko ikusi gabe nituen.

Saioa amaitzeko, Word programaren aplikazio batzuk erakutsi dizkigu irakasleak. Oso interesgarriak eta baliagarriak iruditu zaizkit!!

Gaurko saioan, egin beharreko lanak eta ikasgaiaren nondik norakoa argiago ikusi dut eta baita gauza berriak ikasi ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario