lunes, 11 de abril de 2011

2011-03-29

Gaurko saioa baino lehen tutoretza bilera izan dugu taldekideek irakaslearekin. Orain arte egindako lanaren inguruan hitz egin dugu eta hemendik aurrera egin beharreko lanak ere zehaztu dizkigu.

Bahin IKT-ko lana bukatuta, hurrengo lanerako (manifestua eta murala) binaka edo hirunaka jartzeko esan digu irakasleak. Gero, manifestua eta murala, erakusketa batean jarriko ditugu, jendeak gure lanak ikus ditzan.

Hurrengo tutoretza saiorako eguna ere jarri dugu, Apirilak 12, asteartea. Horrela, irakasleak gure lanaren jarraipen bat egin dezake eta zalantzarik izanez gero ere, aukera daukagu tutoretza honetan galdetzeko.

Tutoretza bilera eta gero, saioa izan dugu berarekin eta IKT-ren lanarekin jarraitzeko aprobetxatu dugu. Izan ere, ondorioak sakontzea eta eskola bakoitzaren deskribapen zehatzago bat egitea falta zaigu. Beraz, horretan jardun gara gaurko saioan.

Lanean idatzitako ondorioetan denbora dexente pasa dugu, gure artean iritzi desberdinak baitauzkagu. Batzuen iritziz, Haur Hezkuntzan teknologia berrien erabilera beharrezkoa da, baina beste batzuen iritziz, landu behar den eduki bat izan arren, lehentasuna beste eduki batzuei, hala nola, sozializazioari ematen diogu. Azkenean, lanean iritzi desberdinak idatzi ditugu, horrek ere aberasten baikaitu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario