Mostrando entradas con la etiqueta Hausnarketa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Hausnarketa. Mostrar todas las entradas

martes, 10 de mayo de 2011

2011-05-04

Aste Santuko oporrak amaituta, IKT-ren inguruan eginiko lana gelakideei aurkeztea tokatu zaigu. Ez gara aurkezpena egin dugun talde bakarra izan, baina bai azkenak.

Egia esan, beste taldekideen aurkezpenak asko gustatu zaizkit. Aurkezpenak, landuak izan dira. Ez da aurkezpen modu berdinik egon eta horrek asko aberasten ditu aurkezpenak. Izan ere, denok nahiz eta aurkezpena prestazeko garaian programa berdinean oinarritu garen, gero emaitza guztiz ezberdinak izan dira.

Gure aurkezpena amaitutakoan, taldekideak oso gustura sentitu gara egin eta burutu dugun lanarekin. Emaitza gustatu zaigun arren, lan hau burutzeko egin dugun bidea oso aberatsa izan da. Oso ondo pasa dugu lanerako bideoak grabatzeneta hori lanaren amaitzan argi geratu dela uste dut. Aurkezpenean bertan, taldekideek bideoak ikusiak izanagatik ere, barrez egon gara. Askotan emaitzari ematen diogu garrantzia, baina kasu honetan bidea bera ere oso aberatsa izan dela iruditu zait, gehienbat taldekideentzat.

Prezi programa erabiliz IKT lanaren inguruko aurkezpena duzue honakoa:




Aurkezpen hau burutzeko lan teoriko batean oinarritu gara. Hauxe da hasieran egin genuen lan teorikoa:

ikastetxeetako IKTen azterketa

lunes, 11 de abril de 2011

2011-03-29

Gaurko saioa baino lehen tutoretza bilera izan dugu taldekideek irakaslearekin. Orain arte egindako lanaren inguruan hitz egin dugu eta hemendik aurrera egin beharreko lanak ere zehaztu dizkigu.

Bahin IKT-ko lana bukatuta, hurrengo lanerako (manifestua eta murala) binaka edo hirunaka jartzeko esan digu irakasleak. Gero, manifestua eta murala, erakusketa batean jarriko ditugu, jendeak gure lanak ikus ditzan.

Hurrengo tutoretza saiorako eguna ere jarri dugu, Apirilak 12, asteartea. Horrela, irakasleak gure lanaren jarraipen bat egin dezake eta zalantzarik izanez gero ere, aukera daukagu tutoretza honetan galdetzeko.

Tutoretza bilera eta gero, saioa izan dugu berarekin eta IKT-ren lanarekin jarraitzeko aprobetxatu dugu. Izan ere, ondorioak sakontzea eta eskola bakoitzaren deskribapen zehatzago bat egitea falta zaigu. Beraz, horretan jardun gara gaurko saioan.

Lanean idatzitako ondorioetan denbora dexente pasa dugu, gure artean iritzi desberdinak baitauzkagu. Batzuen iritziz, Haur Hezkuntzan teknologia berrien erabilera beharrezkoa da, baina beste batzuen iritziz, landu behar den eduki bat izan arren, lehentasuna beste eduki batzuei, hala nola, sozializazioari ematen diogu. Azkenean, lanean iritzi desberdinak idatzi ditugu, horrek ere aberasten baikaitu.