Mostrando entradas con la etiqueta IKT lana. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta IKT lana. Mostrar todas las entradas

martes, 10 de mayo de 2011

2011ko Apirilak 19-20

Aste Santuko oporrak hartu baino lehenagoko egun hauetan, IKT-ko aurkezpena amaitzen eta borobiltzen aritu gara. Izan ere, Josemi-k jakinarazi digu oporretatik bueltan aurkeztu behar dugula lana besteei. Beraz, dena prest uzteko azkeneko hobekuntza eta aldaketak egiten aritu gara.


Manifestuarekin ere bueltaka ibili gara. Apirilak 20, asteazkena zen lana entregatzeko azkeneko eguna eta hor ibili gara azkeneko momentuan amaitzen. Baina azkenean merezi izan du eta oso gustura geratu gara eginiko lanarekin. Maiatzean, erakusketa batean jarriko dituzte gelakideek eginiko manifestua ta mural guztiak, denon ikusgai.



Argazkian ikus daitezkeen bezala, manifestuaren izenburua, "Beste hezkuntza sistema bat... posible delako" da. Eta izenburua hori izanik, barnean praktiketan egungo hezkuntza sistemaren errealitatea zein den ikusirik, hezkuntza sistema ideal batean guretzat ezinbestekoak izan beharko luketen ideia eta ezaugarriak adierazten saiatu gara.




Manifestua_lana_2011

lunes, 11 de abril de 2011

2011-03-29

Gaurko saioa baino lehen tutoretza bilera izan dugu taldekideek irakaslearekin. Orain arte egindako lanaren inguruan hitz egin dugu eta hemendik aurrera egin beharreko lanak ere zehaztu dizkigu.

Bahin IKT-ko lana bukatuta, hurrengo lanerako (manifestua eta murala) binaka edo hirunaka jartzeko esan digu irakasleak. Gero, manifestua eta murala, erakusketa batean jarriko ditugu, jendeak gure lanak ikus ditzan.

Hurrengo tutoretza saiorako eguna ere jarri dugu, Apirilak 12, asteartea. Horrela, irakasleak gure lanaren jarraipen bat egin dezake eta zalantzarik izanez gero ere, aukera daukagu tutoretza honetan galdetzeko.

Tutoretza bilera eta gero, saioa izan dugu berarekin eta IKT-ren lanarekin jarraitzeko aprobetxatu dugu. Izan ere, ondorioak sakontzea eta eskola bakoitzaren deskribapen zehatzago bat egitea falta zaigu. Beraz, horretan jardun gara gaurko saioan.

Lanean idatzitako ondorioetan denbora dexente pasa dugu, gure artean iritzi desberdinak baitauzkagu. Batzuen iritziz, Haur Hezkuntzan teknologia berrien erabilera beharrezkoa da, baina beste batzuen iritziz, landu behar den eduki bat izan arren, lehentasuna beste eduki batzuei, hala nola, sozializazioari ematen diogu. Azkenean, lanean iritzi desberdinak idatzi ditugu, horrek ere aberasten baikaitu.

domingo, 3 de abril de 2011

2011-03-24

Gaurkoan, ikastetxeen inguruko lanarekin jarraitu dugu. Taldekide batzuek dagoeneko bilduta zuten ikastetxeetako informazioa, baina beste batzuei oraindik falta zitzaigun.

Hala ere, Josemi-k esan digu, orain arte eginikoa beste talde bati bidaliko geniola eta eurek, gure lanaren inguruan 3 alde positibo eta 2 puntu hobetzeko idatziko zizkigutela. Guk era berean, beste taldearen lana aztertu dugu.

Beste taldearen lana ikustean, lan bikaina egin dutela iruditu zaigu. Lana txukun egiteaz gain, informazioa era argi batean azaldu dute, taulen bidez, alegia. Gainera, aurreko saio batean irakasleak aipaturiko hainbat aplikazio ere erabili dituzte.

Lan hau ikusi eta gero, konturatu gara, gure lanean oraindik ere asko dugula egin eta hobetzeko. Beraz, gure lana osatu eta hobetzeari ekin diogu. Lana bukatu ez arren, asko aurreratu dugu.

Datorren astearte goizean irakaslearekin dugu tutoretza, beraz ea ordurako pixka bat gehiago borobiltzen dugun lana, sortzen zaizkigun zailtasunak edota zalantzak galdetu ahal izateko.

2011-03-17

Bigarren saio honetan, lehenengo lanarekin hasteko, taldeak egin ditugu.

Lan honetarako taldekideak, Jexux, Ander, Iker, Joseba, Eneritz eta ni izango gara. Bakoitza eskola ezberdin batean egon garenez, galdetegi bat prestatu dugu eta datozen egunetan, bakoitza, egon deneko eskolara itzuli beharko da, IKT-aren inguruko informazio zehatzago bat izateko.

Behin informazioa edukita, eskoletako informazioa trukatuko dugu eta euren arteko konparaketa bat egin, eskolen egungo errealitate ezberdinak ezagutzeko. Bestalde, irakasleek eta IKT-ko arduradunek Haur Hezkuntzan teknologia berrien erabileraz duten iritzia ere galdetuko diegu.

Gaur bakoitzak bere blog-a ere sortu dugu. Blog hau eguneroko moduko bat izango da. Bertan, klasean egindakoa, kezkak, hausnarketak... idatziko baititugu. Blog-ak ez ditut asko ezagutzen eta taldekide batzuek lehenagotik blog bat bazutenez, denon artean ibili gara kuxkuxean.

Horretaz gain, Google kontu bat ere sortu dugu, taldeko lanak bertan partekatzeko eta izugarria da eskaintzen dituen baliabideak. Nik, google kontu bat banuen eta gmail, korreo elektroniko bat bezala bakarrik erabiltzen nuen eskolan, baina eskaintzen dituen beste aukera asko ikusi gabe nituen.

Saioa amaitzeko, Word programaren aplikazio batzuk erakutsi dizkigu irakasleak. Oso interesgarriak eta baliagarriak iruditu zaizkit!!

Gaurko saioan, egin beharreko lanak eta ikasgaiaren nondik norakoa argiago ikusi dut eta baita gauza berriak ikasi ere.