domingo, 3 de abril de 2011

2011-03-16

Kaixo lagunok!!!

Praktiketako egonaldia amaituta, aste honetan jada, unibertsitatera bueltatzea tokatu zaigu. Azken lauhilabeteko honetan dugun ikasgaietako bat "Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak" da. Taldekide batzuek aurreko egunean izan zuten auren lehenengo klase eguna, eta eurek esandakoarekin esan beharra daukat, kuriositatea piztu zidatela, ikasgaiaren nondik norakoak jakin nahi nituen.

Asteazkeneko lehenengo saio honetan Josemi-k ikasgaia zertan oinarritzen den azaldu digu eta taldeka egin beharreko lanak zeintzuk diren ere esan digu. Horretarako, moodle-eko plataformara joan gara, bertan baitaude idatziak lanak egin ahal izateko argibideak eta link guztiak.

Praktiketako egonaldia aprobetxatuz, proposatutako lehenengo lana, bakoitza egondako ikastetxearen IKT-aren (Informazio eta Komunikazio Teknologia Berrien) erabilera zein den aztertu eta gero, taldekideak egondako ikastetxeekin alderatzea izango da. Lan honetaz gain, erakusketa baterako mural eta manifestu bat, paper-zorroa, blog-a.... bezalako lanak egin behar ditugu.

Ikasgaiaren nondik norakoak gutxi gora behera azalduta, programa batzuk (Prezi, Globster, Scrib, Vuvox, google doc...) ikusten hasi gara. Nik ez ditut gehienak ezagutzen, baina joango omen gara saioetan ikusten!! Taldeetan jarri gara eta guri Vuvox programa kuxkuxeatzea tokatu zaigu. Guztiz berria da niretzat programa hau, baina baliabide ezberdinak ditu eta interesgarria iruditu zait. Hurrengo egunetan, beste programa batzuk ezagutzeko interesa ere piztu zait!!

Lehenengo saioa amaituta, nahiko galduta nengoen, egin beharreko lanak nola, noizko...egin behar diren, baina hurrengo saioetan gauzak argiago ikusten joango garela uste dut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario